XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Mr. Kendall isilik geratu zen aldi batez, hegazkineko aginduei erne. Izan ere, hegazkineko pilotuak kabinako argiak piztu zituen eta gerrikoa lotzeko agindua eman; laguntzaileak bidaiariek erabilitako edontziak eta paperak plastikozko poltsa batean ari ziren jasotzen.

- Orduan ikusi nuen armiarmaren eraztuna gaumahaian jarraitu zuen Mr. Kendallek, eta Ryokoren urratsak irudikatu nituen apartamentu huts hartan.

Ayakoren abisu larriaz oroitu nintzen, eta lasterka jaitsi nintzen Chinatownera, adreilu gorriko etxera.

Heldu nintzenerako, kea eta sugarrak erdi bana egina zeukaten etxea, eta anbulantziakoak bi gorpu ari ziren erretiratzen: emakume gazte bat eta gizonezko zahar bat.

Ilintiz igurtzia eta epela atera nuen aurpegia eszena hartatik; etxera itzuli nintzen gero.

Horrenbestez, katua eskuetan hartu, eta eseri egin nintzen gauaren zain...

- Alegia, Ryokoren edo Ayakoren zain? - gaztea guztiz lotua zitzaion zaharraren kontakizunari, eta ez zen konturatu Renoko kasinoak agertzen hasiak zirela leihatilatik.

- Nor agertu zen gau hartan?

-Kontuak nolakoak diren! -esan zuen Mr. Kendallek, kontakizun luzearen ostean arnasa apur bat hartuz.

- Hogeita hamar urte egin nituen gau hartan etorri zitzaidan emakumearekin eta oraindik ez...